XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zer behar duk? -galdetu zion Narraski-Saski jaunak.
Percyk zuri jarri zituen begiak berriz ere.
- Barkatu -esan zuen Narraski-Saski jaunak, Percy besotan hartu ondoren, logelatik alde egiten zuela.
- Itzul zaitez hona! -garrasi egin zuen alkateak.
- Bukatzen dugunean -esan zuen Narraski-Saski jaunak.
-Ongi duk, Percy -xuxurlatu zuen. Bota ezak!
Percy lotsatuta zegoela zirudien.
- Gorrotagarriak dira, noski -esan zion. Eta zaratatsuak ere bai. Baina ez zaizkie sardinak eta berdelak gustatzen, ez zait inporta, beraz...
- Zertaz ari haiz hizketan? -galdetu zion Narraski-Saski jaunak.
- Haurtxoak -erantzun zion Percyk. Ezin ditugu horrekin utzi. Ez lituzke ondo tratatuko.
Narraski-Saski jaunak baietz egin zuen buruarekin.
- Zuzen hago -esan zion. Jakina, guk ezin diagu norenak diren jakin, hortaz, etxean hartu beharko ditiagu.